Getxok Isostar Extreme Man Triatloiaren probetako baten bigarren edizioa hartuko du goi-mailako kirol-ekitaldi bat gure udalerrian errepikatzen dela egiaztatzeak sortzen duen atsegin handiarekin; eta, horrekin batera, gure udalerrira lehiatzera etorriko diren ehunka kirolari hartuko ditu beren familiekin eta hurbilekoekin batera. Garrantzi eta eragin horretako proba batek gure herriaren izena eta irudia kanpoan zabaltzen laguntzeaz gain, Getxo aktibo eta dinamiko baten alde egiten dugun gu guztion lana sendotzen du, non, kirol-eskaintzak ezbairik gabeko protagonismoa hartzen duen. Getxoko Udalerriko kirolarien, erakundeen, babesleen eta kluben ahaleginari esker, Getxo 2014ko Europako Kirolaren Hiria saria lortzeko hautagaietako bat da. Eskola-kirolaren eremuan eta amateur eta federatu mailan egindako oinarrizko lanaren eta nazioarte-mailako proiekzioa duten kirol-ekitaldiak, horien artean Extreme Man, hartzeko gaitasunaren emaitza den bereizgarria da berau.