Gainera, beste hainbat ekintzetan ere, sopeloztarren parte-hartzea beharrezkoa izango da: herri-bazkaria (Ugari supermerkatuan eta Kux Kux eta Irubide tabernetan salgai daude txartelak), karaokea, marmitako txapelketa, tiragoma lehiaketa, ginkana familiarra, herri kirol partehartzailea, playblack lehiaketa mundiala eta abar.
Horretaz gain honakoa ere izango da: Governors edo Obrint Pas bezalako talde ezagunak, talde lokalak, erromeriak, kirol jaerduerak (txirrindulari lasterketa, skate tailerra, futbito txapelketaren finala), umeentzako ekintzak (parkea, tailerrak, bitsa festa, pailazoak)... Bestalde, jai batzordeak gogoratu du jaietan ez dela inolako eraso sexistarik onartuko.
Sopela eta Larrabasterrako jaiak (pdf)
