Europako Legebiltzarreko Eskaeren Batzordeak Bizkaiko Zubiaren segurtasunaren inguruko azalpenak eskatu berri ditu, EITBk zabaldu duenez. Horren arabera, 2010eko irailaren 8an istripu batean
hil zen Mikel Alexander Uriarte Gonzalez 22 urteko gaztearen gurasoek egindako salaketaren harira EBko batzorde horrek kezkatuta agertu eta gutun bat helarazi dio El Transbordador de Vizcaya SLri, "zubiaren egoeraren gaineko zehaztasunak" eskatzeko, Uriarteren gurasoek jakinarazi dutenez. Gutun horretan, batzordeak Bizkaiko Zubiaren segurtasun neurriek Europako araudia betetzen duen edo ez jakiteko azalpenak eskatu ditu. Hala, enpresak "bideko azpiegituren segurtasun neurrien, eraikinaren parametroen, eraikuntzarako erabilitako materialen eta irisgarritasunaren" inguruko zehaztasunak eman beharko ditu. Mikel Uriarte zenaren ama Eskaera Batzordeko hainbat eurolegebiltzarkiderekin bildu zen martxoan, zubian segurtasun nahikorik ez dagoela salatzeko. Argazkian, Uriarteren lagun bat transbordadorea itxaroten, sinadurak biltzeko asmoz.