Ekimenak hiru helburu ditu, hau da, osasuna zaintzea, ondo pasatzea eta heldu diren errealitateen berri getxoztarren artean zabaltzea. Umeek harrerako familiekin eta bere lagunekin batera hainbat jardueratan ondo pasatzeko aukera edukiko dute uztailean eta abuztuan.
Oraingoan Getxo udalerrira 11 haur Argeliako Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetatik etorri dira, Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkartearen bitartez; bi Errusiatik Bikarterekin; lau Txernobilgo Umeak elkartearekin eta beste bi Ukrania Gaztea taldearekin.