Merkataritza plana
Leioako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia programa instituzionala da, bertako merkataritza txikia babestu eta dinamizatzeko asmoz Leioako Udaleko Garapen Ekonomikorako Sailak sustatu eta finantzatzen duena. Plan bereziaren helburuak bi dira. Epe laburrean, 2013an zehar, Leioako hirugarren sektorearen egoera aztertzea. Eta epe ertainean, datozen hiru urteetan, merkataritzaren lehiakortasuna hobetzera bideraturiko ekintza proposamen koherente bat lantzea.
Zein motatako merkataritza nahi dugu? Zein izango litzateke bere ingurunerik egokiena? Zeintzuk dira bere indar-guneak? Zein arlotan eragin beharko litzateke hobetzeko? Zein paper joka dezake Udalak prozesu horretan?... Datozen hilabete hauetan era horretako galderak luzatuko dizkiete Leioako merkatari eta herritarrei.