Elaia Torrontegi emakume kirolari plentziarrak euskal federazioa ordezkatuko du datorren astean Mexikon jokatuko diren Munduko Taekwondo Txapelketan. Zehazki Puebla hirian izango da munduko proba, astelehenetik, hilak 15, igandera. Torrontegik 46 kilo azpiko kategorian borrokatuko da, 140 herrialdeetako 872 kirolarien artean. Plentziarrak 32 urte ditu eta haietatik 20 daramatza ofizialki lehiatzen. Gauzak horrela, besteak beste, Europako bigarrena izan da birritan, 2010ean eta 2012an. Bestalde, Estatu espainoleko txapelduna ere izan da, sei aldiz. Federazioko kideek aurreratu dutenez, Mexikon urrea eskuratzeko arerio gogorrak gainditu beharko ditu, hala nola Hego Korea, Thailandia edota Turkiako taekwondolariak. Halere, agindu dutenez, Torrontegik podiumean egongo deneko konfiantza badauka. Argazkian, Elaia Torrontegi Plentzian / ©
Euskadiko Taekwondo Federazioa.