Parte-hartze foroa izango da arratsaldean Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 11a, 11:54

Gaur arratsaldean, auzokideek 2020an zelako Lemoiz eduki nahi duten eztabaidatzeko parte-hartze foroaren bigarren batzarra izango dute aukeran. Lemoizko Udalak jakinarazi berri duenez, bilera arratsaldeko 7etarako antolatu dute, Urizar auzoko frontoi berriaren ondoko gelan. Bilkuran bertan, zazpi urte barru herriaren egoera zein izango den eztabaidatzeaz gain, Lemoizko Tokiko Agenda 21eko Plan berria osatuko duten ekintzak jorratuko dira. Udal Gobernuak auzokide guztiak batzar horretan parte hartzera eta iritzia eta iradokizunak ematera animatu ditu. Izan ere, Lenoizko Udalaren arabera, "zure iritzia garrantzitsua da!". Argazkian, Urdulizen ere hainbat ekimen egin dituzte Agenda 21 diseinatzean parte hartzea zabaltzeko / © Urdulizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun