Bihar, ostirala,
"El cine de espias" izeneko Zuzendaritza Zinematografikoari buruzko ikastaro teoriko-teknikoa hasiko da EHUko Arte Ederretako Fakultatean, espainolez. Ikastaroa fikzio eta erreportajearen arloan kokatuko da eta bihar hasi eta hilaren 19an amaituko da. Patxi Urkijo EHUko irakasleak antolatu du eta Borja Cobeaga, Rociío De Las Muñecas eta Gorka Vaazquez bezalako zinemalari famatuek parte hartuko dute, astean zehar zenbait hitzaldi emanez. Tailerrean zehar, espien zinema hainbat ikuspuntuetatik landuko dute. Gainera, ikasleak hainbat talde-lanetan banatuko dira pelikula bat gauzatu ahal izateko eta, hauetako bakoitzean, proiektuan laguntzen duten ikus-entzunezko hedabideen profesionalen laguntza izango dute. Horrez gain, goizero espien zinemaren inguruan ordu eta erdiko bi klase magistral emango dituzte eta, arratsaldean, berriz, lan praktikoei ekingo diete, hau da, talde bakoitzeko pelikulak. Era berean, kamerak eta muntai eta post-produkzio unitateak parte hartzen dutenen esku egongo dira, beraien proiektuak ahalik eta hobekien egin ahal izateko. Argazkia: cc-by-nc-sa Aitor Lopez de Audikana.