Juan Pablo Orduñez "Mawatres" da proiektu horren sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, EHUko Arte Ederren Fakultateko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzearekin gauzatuko da.
Proiektuak, inguruak irentsitako iragan industrialaren elementua den Deustuko zubia berreskuratu nahi du hainbat interbentzio artistikoren eszenatoki bezala erabiltzeko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzio berri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altxatzeko makinak dauden etxolan.