PuntuEus
.eus domeinua Euskal Kulturaren Komunitateak eta Euskarak Interneten duten izena da, kultura-aniztasun horren baitan gaur egun Interneten duten aterpe teknologiko propioa. .eus domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtuko du Interneten, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio eta hura sustatzeko bitarteko eraginkor bihurtuko baita.
PuntuEus elkargoa 2008ko apirilaren 2an ofizialki sortu zen eta, gaur egun, 58 elkartek, kolektibok eta Kontseilua, Euskaltzaindia, Euskaltel, EHU, CAF, Ikastolen Elkartea, Topagunea, Gerediaga, Elkar, EiTB, AEK eta Emakunde bezalako erakundeek osatzen dute. Urte batzuetako lanaren ondoren, azkenekoa ebaluazio fasekoa, ICANN-Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak, irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundeak IP helbideak esleitzeaz eta domeinu izenen sistema kudeatzeaz arduratzen denak, 2013ko ekainaren 14an Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearentzat .eus domeinua onartu zuen.