Txapel Reggae jaialdiaren 23. edizioa larunbatean hartuko du Armintzak, iluntzeko 9:30etik aurrera. Urteroko hitzorduari fidel, nazioarteko zein Euskal Herriko reggae taldeak bilduko ditu festibalak.
Jamaikako sustrai musikaletan ardaztutako jaialdiak aurten ere sustrai jamaikarrak bere aldaera diferenteetan entzungai jarriko ditu Armintzan: reggae klasikoa, ska doinuak, dancehall, reggae-rap, dub, roots... Honakoak izango dira aurten arituko diren musika taldeak:
• Glaukoma. Euskal Herriko Tolosako lagunek irekiko dute jaialdia. Reggae-rap egiten dute.
• Mystic Souldier. Roots-reggae-a lantzen dute Bartzelonako gazteek.
• Global Warning. Rototom Reggae Contest iberiarrean, 2013ko Penintsulako reggae talde onena izendatua. Almeriarrak dira. Estiloa: Reggae-Dub scratch-en artean.
• Gregtown. Penintsulako reggae onenetarikoa lantzen dute madrildarrek.
• New York Ska Jazz Ensemble. Estatu Batuetako talde ezagunak bere zuzeneko bikaina eskainiko du ska doinuen arrastoan.
• Solo Banton + Thunder Clap Sound System. Erresuma Batuko reggae-dancehall eszenako abeslari inportantenetakoa. Thunder Clap Sound Systemak babestuko du platoetan.
• Bush Chemists (Conscious Sound) + King General. Dubarekin akabera emango diote aurtengo edizioari.
Armintzako Txapel Reggaeri buruzko bideo-erreportajea (© Hamaika Telebista)
Armintzako jaietako kartela

Txapel Reggaeren aurtengo kartela

