BBVAko 275 bezero euskaldunek bankuari ahozko zein idatzizko zerbitzuan euskararen erabilpena bermatzea eskatu diote. Ekimena BBVAko LAB sindikatuak abiatu du Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait bulegotan. Izan ere, sindikatuak gogoratu duenez, "euskara eta eguneroko lana uztartzeko LABek aspalditik burutzen ditugun ahaleginen segida da eskakizun bilketa hau, aspaldikoak baitira LAB sail sindikalak bankuari euskararen normalizazioa lortzeko bidean helarazitako eskaerak. Azkenak aipatzeko, 2008an BBVAn Euskara Saila sortzeko egindako eskaera ofiziala, beste sail sindikalekin batera, eta 2010ean bankuko bertako hainbat langilek enpresarekiko harremanak euskaraz izan daitezen eskatuz sinatutako kartak. Baina gai honetaz gorreria gaitzak jota baleude bezala jokatzen du bankuak, eta inolako erantzunik ez dugu jaso orain arte", salatu dutenez. Argazkian, BBVAko politika ekonomikoa salatzeko Areetako bulegoan egindako baraualdi baten irudia / © Ez Irentsi.