Era berean, adierazi nahi dugu gure iritziz beharrezkoa dela bularra ematen duten amentzako babes juridikoa garatzea, ama guztiek haurrei bularra edozein lekutan eta edozein egoeratan emateko duten eskubidea bermatzeko, inork gaitzetsi edo kritikatu gabe. Izan ere, eskatu ahala bularra ematea aukera natural eta onena da haurraren eta amaren osasun fisiko nahiz emozionalerako, eta ez dakar inolako kalterik ez ingurunerako eta ez ingurukoentzako ere.
Lide Azkue, Euskadiko Esnearen Liga / La Leche League International erakundearen izenean
Joan den ekainaren 25ean, ama baten jokabidea gaitzetsi egin zuten Erandioko kiroldegiko haur txikien igerilekuaren ondoan 6 hilabeteko haurrari bularra ematen ari zelako.