Neguri Langileko jaien egitaraua
Ostirala, uztailak 12
18.30: txupinazoa eta jaitsiera buruhandiekin
18.30: gaztelu puzgarriak
19.30: pailazoak
20.30: aulkien jolasa
21.30: haurrentzako berbena: Adakadabra taldea
Larunbata, uztailak 13
11.00: gaztelu puzgarria
11.45: tortilla lehiaketa
12.00: futbito 4x4 lehiaketa
12.30: marrazki lehiaketa
13.00: globoflexia tailerra
13.30: igela txapelketa
16.30: mus txapelketa
17.15: jaurtiketa hirukoitzen txapelketa
18.00: Show Pinpoil. Pailazoen antzerkia
19.00: birziklapen tailerra eta gominolen burruntzia
20.00: Antzerkia (Vademekun)
21.00: diskoteka
Igandea, uztailak 14
11.30: gaztelu puzgarria
12.00: paellen txapelketa
12.15: ping-pong txapelketa
12.30: txapen eta ekologikoen tailerrak
12.45: bizikleta motelen lasterketa
13.00: txapela-jaurtiketaren lehiaketa
17.00: herri kirolak
18.00: mozorro lehiaketa
19.00: haurrentzako play-back lehiaketa
21.00: sari banaketa
22.00: jai bukaera
Neguri Langileko Gernika parkearen babespean, neska-mutil eta sendientzako hamaika jardueraz gozatzeko jaiak hasiko dira ostiral arratsaldean. Neguriko "beharginek" 18:30ean botako dute txupina, ondoren buruhandien atzean lasai eta aurretik, korrika, auzotik jaitsiera egiteko. Horren ostean ere, ez da txikienentzako animaziorik faltako, gaztelu puzgarriak, pailazoak, aulkien jolasa edo Adakadabra taldearen berbena direla medio. Larunbatean ere, umeak izango dira protagonistak puzgarriak, marrazki lehiaketa, globoflexia tailerra, gominolen burruntzia edota Show Pinpoil pailazoen antzerkia dela eta. Halere, gurasoek eta gazteek izango dute ere zelan gozatu, batez ere tortilla txapelketaren, kirol ekimenen, diskotekaren eta antzerkiaren bidez. Igandean, gaueko 10etan zapia erre bitartean ere, ugariak izango dira txapelketak eta lehiaketak. Argazkian, buruhandiek bihar astinduko dituzte maskuriak / © Getxoko Kultur Etxea.