Algorta eta Itzubaltzetako jaietan izango da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 27a, 22:26

UKBERRI.NET murgilduta ibiliko da gaurtik asteazkenera arte ospatuko diren Algortako San Inazio jaietan zein asteartean abiatu eta abuztuaren 4ra arte luzatuko diren Itzubaltzeta / Romoko festetan. Izan ere, eragile hau Algortako Jai Batzordeko, Itzubaltzeta / Romoko Jai Batzordeko zein herri bereko Txosna Batzordeko kidea da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoek zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosnak jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa murriztu da azken egunotan eta horrela mantenduko da aipatu jai egun hauetan. Izan ere, Getxoko Udalak ia %40ko murrizketa egin die bi jai batzordeei eta, horren eraginez programazioak aurrera atera ahal izateko kolektibook jada egiten genituen lanak ugaldu dira, lan karga handiagoa sortuz, beti musu-truk. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosna guneetara hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Algortako Saninazioetan eta Itzubaltzetako jaietan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!

Algortako San Inazio jaien egitaraua
Itzubaltzeta / Romoko jaien egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun