Gizonezko bat atxilotu dute Itzubaltzetan bikotekidea kolpatu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 6a, 19:33

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen igandean, abuztuak 4, Itzubaltzeta / Romon, bere bikotekidea erasotzea egotzita. Dirudienez, erasoa eztabaida baten ondoren izan zen, emakumeak bere bikotekideari harremana eten egin nahi zuela adierazi zionean. Polizia iturriek zabaldu dutenez, horrek gizonaren haserrea eta erasoa eragin zituen, 30 urteko biktimari hainbat kolpe eta ile tiratze eraginez. Lekuko batek abisatu zien udaltzainei eta horiek ustezko erasotzailea, 48 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten. Emakumea Gurutzetako erietxera eraman zuten jasandako zauriak sendatzeko. Bitartean, Getxoko Udalak berriro gogoratu die tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakumeei Gizarte Zerbitzuetara (944 66 151) jo dezaketela, han laguntza emango baitiete. Udaltzaingora (944 660 202) edo Ertzaintzara (944 063 420) ere joan daitezke, baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS Deiak zerbitzura (112) deitu ere. Argazkian, Itzubaltzetan izandako bortxaketa saiakera bat, jazarpenak, jarraipenak eta irainak salatzeko manifestazioa, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun