Ostiral honetan hasita, Txo erre arte (abuztuak 13, 06:00) luzatuko dira
Algortako Portu Zaharreko jaiak (pdf). Besteak beste, bihar, 18:00etan Kasinotik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu eta erdi beranduago Egurre Erreten taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauean, kontzertua eskainiko dute Sysmo, J.A.N. eta Hij@s de tu Iglesia taldeek, 21:30etik aurrera. Tartean, zinema izango dute txikienek Pedro Bilbao doktorea plazan. Larunbatean, Portu Zaharreko hondartzatxoan urtero egiten diren eta horrenbeste ikusmin pizten duten ikuskizunetako bi egingo dituzte, 11:30ean hasita: sokamuturra, alegia. Antzarrak (altxaldiak), berriz, igandean egingo dituzte 19:00etatik aurrera, itsasaldiak uzten badu behintzat. Azkenik, asteleheneko Pijana Egunerako, ohikoa den marmitako txapelketa antolatu dute. Gauean, berriz, Akerbeltz taldeak girotuko du dantzaldia.