Bilboko Portu Agintaritzak badu jada Abra kanpoaldean, Punta Luzero inguruan, 50 milioi metro kubo harea eta itsas hondoko material erauzteko Espainiako Ingurumen Ministerioaren Baimena,
Abra Bizirik Getxoko plataformak ohartarazi duenez. Uda ostean, iraila aldera hasiko homen dira "Ama Itsasoa harrobi moduan erabiltzen" aipatu eragileak ohartarazi duenez. Hori dela eta, larunbat honetan, abuztuak 10, Ama Itsasoaren aldeko brindisa izango da, Algortako Portu Zaharreko jaien baitan. Horrenbestez, 20:00etatik aurrera, txorizo pintxo eta txakoli kopa banatuko diete hurbildutako guztiei, murrutxar handian. Horretaz gain, Portu Zaharreko auzokide bik berba egingo dute eta bi bertsolarik kantako dute. "Zoritxarrez, nahiz eta hasierako informe bat egon zen era guztietako ondorio kaltegarriak aipatzen zituena, argi ikusten dugu ingurumen, arrantza edo osasun arloko interesak zapalduak izango direla gutxi batzuen interes ekonomikoak medio", salatu du Abra Bizirik Getxoko plataformak. Dragatze lanek 6,5 milioi tona sedimentu kutsatu askatuko dituelakoak dira. Argazkian, Abrako hondar erauzketa bertan behera uztea eskatu zuten Arriluzen 2012ko maiatzaren 13an.