Getxoko Etorkinak izeneko plataforma osatzen dutenek etorkinen eta bertoko herritarren arteko topaguneak sortu eta partekatu ahal izatea biderat eta erraztu dute hasiera-hasieratik, adierazi dutenez, "bai baitakigu gure gizarte honentzat zein garrantzizkoa den elkarrekin lan egitea". Hori dela eta, gonbitea luzatu diete udalerriko elkarte guztiei, Getxo Folk jardunaldien barruan Munduko Terrazak ekimenean parte har dezaten, "gure arteko boluntario gisa". Jarduera horretan parte hartzeko edo hartaz argibideak jasotzeko interesa duten pertsonek e-posta bidez (plataformagetxo@hotmail.com) edo telefonoz (646 435 907) jo dezakete Getxoko Etorkinengana. Argazkian, Getxo udalerrira heldutako hainbat etorkin / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!