Eraberrituta datoz Lemoizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 12a, 19:45

Asteazken honetan, abuztuak 14, hasiko dira Lemoizko Andra Mari jaiak. Aurten, jai batzorde berria dago, beste urteetako jai batzordeko kideekin osatuta eta lagun berriekin. "Gure asmoa jai herrikoiak eta partehartzaileak egitea da eta izan da", azaldu dutenez. Egin duten egitarauan aktibitate berriak edo nobedadeak daude. Adibidez, bi dantzaldi egingo dituzte: batetik, asteazkenean bertan, Garilak 26 taldearekin; eta bestetik, ostiralean, Siroka taldeak kontzertua emango du eta jarraian Trikizio taldea igoko da agertokira. Beste alde batetik, ostegunean, hilan 15 (herriko jai egun nagusia), nekazal eta artisau azoka egingo dute lehenengo aldiz. Jada, 21 postu dituzte. Eta berrikuntzen artean, igandean, Asfalto Gaineko Pintura Lehiaketa izango dute. Argazkian, jai batzorde berriko hainbat kide / © Lemoizko Jai Batzordea.

Egitaraua:

Abuztuak 14, asteazkena

16:00 “XXII. Lemoizko Klasika” txirrindulari lasterketa. Lehendakari kategoria.
17:30 Txotxongiloak, Antzeskizuna taldearekin.
18:00 XVIII. Frontenis Txapelketaren finalerdiak.
20:30 Jaien hasiera: txupina eta pregoia.
21:00 Sardina jan herrikoia.
22:00 Erromeria, Garilak 26 taldearekin.
23:30 Patata dantza txosnan, haur eta helduentzako (erromeriaren atsedenaldian).

Abuztuak 15, osteguna

10:30 Meza Nagusia Andra Mariren omenez.
12:00 Nekazal eta artisau azoka.Paseoak poniekin umeentzat.
12:00 Herri kirolak: 22 kirolari lehian.
17:30 Pinpoil Showa: Magia, zientzia eta pailazoak.
20:00 Bertso saioa: Fredi Paya eta Katxo.
21:00 Sahieski jan herrikoia.
22:00 Bingoa, Jai Batzordeak antolatuta.
23:00 Musika txosnan, karpa handiaren inguruan.

Abuztuak 16, ostirala

11:00 Meza, hildakoen oroimenean.
11:00 – 14:00 Abentura jolasak adin guztietarako (rapela, slockline, dorrea).
12:00 Herriko aitxitxe eta amamentzako hamaiketakoa.
17:00 XLI. Nazioarteko Tortilla Txapelketa. Tortillen aurkezpena 20:00 etatik 20:30etara. Antolakuntzak ura jarriko du. Egurra, barbakoa, gas bidezko sukaldetxoak... partehartzaileen esku. Epaimahaia: Gastronomia Arloko Kofradia.
18:00 XVIII. Frontenis Txapelketaren finalak.
22:00 Tortilla Txapelketaren sari banaketa.
23:00 Kontzertua, Siroka taldearekin.
24:30 Erromeria, Trikizio taldearekin.

Abuztuak 17, larunbata

11:30 - 14:30 Umeentzako puzgarriak.
12:00 Kalejira trikitrixarekin.
12:00 XXXVI. Paella txapelketa. Paellen aurkezpena 14:30 etatik 15:00 etara. Antolakuntzak ura jarriko du. Egurra, barbakoa, gas bidezko sukaldetxoak... partehartzaileen esku. Epaimahaia: Gastronomia Arloko Kofradia.
16:00 XXXV. Perulorekin Mus Txapelketa.
16:30 - 18:30 Umeentzako puzgarriak.
19:00 Gorriti eta bere animaliak.
20:30 Paella Txapelketaren sari banaketa.
21:30 Disko gau festa, DJ Kul-ekin.

Abuztuak 18, igandea

10:30 Meza
10:30 Izen ematea Asfalto Gaineko Pintura Lehiaketarako. Frontoi zaharrean.
11:00 Asfalto Gaineko Pintura Lehiaketaren hasiera.
12:00 - 14:00 Skate Tailerra. Udaletxe ondoko parkinean.
14:00 Asfalto Gaineko Pintura Lehiaketaren sari banaketa.
16:30 Haur Frontenis Txapelketa.
18:00 XIII. Briska Txapelketa (binaka).
18:00 L. TuteTtxapelketa.
19:00 Umeentzako Zinema (Frontoi berriaren alboko gelan)
21:00 Txokolatada
21:30 Jaietako zozketa eta Bingoa.
22:00 Azken traka, jai bukaerako txupinazoa.

Abuztuak 24, larunbata
Herri bazkaria

11:30 – 14:30 Umeentzako puzgarriak.
12:00 Umeentzako tailerrak.
13:00 Herri poteoa.
15:00 Herri bazkaria. Izena emateko azken eguna abuztuak 18, domeka.
16:30 Jai Batzordeko Bingo berezia.
17:00 Karta txapelketa.
17:00 Umeentzako Zinema (Frontoi berriaren alboko gelan).
18:00 IX. Tiragoma Txapelketa.
18:00 VI. Igel Txapelketa.
21:30 Saiheski jan herrikoia.
23:00 Musika txosnan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun