Produktuen aniztasuna eta kalitatea izan dira aurten ere San Lorentzoko azokaren ezaugarri nagusiak, tokiko arduradunen arabera. Barazkiak, txerrikiak eta ahatekiak, lekaleak, txakolina, euskal pastela, tradiziozko okintza, gozokiak, landareak eta loreak, gaztak, eztia eta beste hainbeste produktuak egon ziren salgai merkatuan. Ohikoa denez, Euskal Herri osotik etorritako ekoizleek etorri ziren Algortara bere salgaiekin.
Barazki, landare eta gazta lehiaketak
Eguerdian ekoizle askok espero zuten momentua ailegatu zen, epaimahaiak barazki, landare eta gazta lehiaketen emaitzak jakinarazi baititu. Aurten, barazki lehiaketan, Urdulizko Adela Andikoetxeak irabazi du. Landare lehiaketari dagokionez, Usurbilgo Aranburu hazitegiak atera dira garaile. Azkenik, Gazta lehiaketan, Markina-Xemeingo Floren eta Igor Txurrukaren Barroeta Gazta saltokia nagusitu da.