Ama Itsasoaren alde topa egin dute Algortako Portu Zaharreko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 12a, 20:25

Algortako Portu Zaharreko jaiek berez dute itsasoarekiko lotura. Marea gora eta marea behera, ura jeistean hondartza eta jolasak areatzan, ura igotzean kukaina, altzadak eta adin guztietakoen txonboak, Abra Bizirik Getxoko plataformak zabaldu duenez. Joan den larunbatean, Ama Itsasoaren alde topa egin zuten: "Giro bikaineko arratsalde eguzkitsuari amaiera borobila emanez, itsas hondoak harrobi gisa ez ustiatzearen aldeko aldarria jai giroan zabaldu genuen". "Itsaso garbia eta itsas hondo osasuntsu eta biziak nahi ditugu. Horregatik ezetz tinkoa esaten diogu Bilboko Portuak Abratik gertuko eremuan burutu nahi duen 50 milioi metro kuboko dragatzeari. Punta Luzeron dragarik ez!", aldarrikatu du Abra Bizirik Getxoko plataformak. Argazkia: © Abra Bizirik Getxoko Plataforma.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun