Gidari bat atxilotu du Getxoko Udaltzaingoak baimendutako alkohol tasa hirukoiztea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 12a, 21:01

Getxoko Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen joan den asteazkenean bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita. Atxiloketa 00:30 aldera izan zen, udaltzainak alkoholemia-kontrola egiten ari zirela. Polizia iturrien arabera, gidariari alkoholemia froga egin zioten eta horretan 0,80 mg/l eman zuen, baimendutakoaren hirukoitza, eta horregatik atxilotu zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean, gaineratu dutenez. Hala ere, ez zuten autoa ibilgetu behar izan, bertan autoa gidatzeko moduan zegoen gidari bat zegoelako, ibilgailuaren jabearen baimena zuena. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren komisariako koordinazio zentroa / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun