Getxoko Turismo Bulegoak Algortako Ereagako hondartzan kokatuta dituen instalazio berrietan Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria berriztatzea lortu du. Uztailan egindako kanpoko auditorian, AENORek 1.000tik 909,68ko puntuazioa eman zion Getxoko Turismo Bulegoari, bere zerbitzuarentzat lehenengoz (2005ean) ziurtagiria lortu zuenetik onena, udal iturriek adierazi dutenez. Ignacio Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duenez, “puntuazio hori udal zerbitzuak egindako ibilbidearen adierazgarri argia da, eta hobekuntza iraunkorraren eta erabiltzaileei eskaintzen dizkien kalitatezko zerbitzuen adierazgarria da, arean”. Getxoko Turismo Bulegoa, Gernika-Lumokoarekin eta Zarautzekoarekin batera, EAEn lehenengoak izan ziren ICTE-Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria lortzen. "Ordura arte, Estatuan hiru bulegok baino ez zuten ziurtagiria (Zaragoza, Vielha-Lleida eta Cartagena-Murcia)", nabarmendu dute Udaletik. Argazkia: © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!