Orain bi astelehen, abuztuaren 5ean, hasi ziren Getxoko Galeako gotorlekuaren dorrea zaharberritzeko lanak. Obrak dorrearen eraikuntzaren harlandua konpontzeko egingo dituzte, kaltetuta eta lurrera erortzeko arriskuan dagoelako, udal iturriek aipatu dutenez. Proposatutako lanak egitura osatzen duen elementuetako bat sendotzea izango du helburu eta horrela faroaren dorrea egonkortzen saiatu, hori meteorologiaren baldintza txarrengatik kaltetuta dagoelako. Lana aurrera eramateko honako ekintza hauek egingo dituzte: dauden hutsuneak betetzeko hargintzazko materiala erabiltzea; harlandua sendotzeko hargintzazko junturak tratatzea; harria babesteko tratamendua ematea eta faroaren goiko partearen metalezko errementaritza sendotzea ere. Argazkian, Galeako gotorlekuko dorrea, konpontzen hasi aurretik / © Kr3stO - Getxoko PSE-EE.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!