Udalerriko zuhaitzetako izurriteen kudeaketa integratua bi kontrol biologiko mota aurreikusten ditu: gainezkatzea eta kontserbatzea. Kontrol biologiko handigarriarekin, edo gainezkatze bidezkoa, aldizka, hazitako etsai naturalak askatzen dira ekosistema hartzailean ezar daitezen, eta horrela, ondorengoek izurritea sortzen duten intsektuak suntsi ditzakete.
Bestalde, kontserbatze bidezko kontrol biologikoarekin, udalerriko espazio berdeetan ezarrita dauden etsai naturalak babestu eta zaintzen dira, ingurugirora egokituta daudenak eta kontrolatu nahi diren izurriteekin bateragarriak direnak. Horiek mantendu ahal izateko pestizida eta herbiziden erabilera murriztu behar da espazio urbano berdeetan, eta landare-aniztasuna duten zonaldeak eduki espezie hauek bizi daitezen, habitatak dibertsifikatuz eta babes-landareak, elikagaia ematen duten landareak eta zenbait etsai naturalen dentsitatea handitzen duten banku-landareak jarriz, beste neurri batzuen artean.
Kontrol biologikoak
Udalerriko zuhaitzetan egingo diren kontrol biologikoak, lehen aldiz, Estartetxe kaleko albizietan, Errekalde plazako laranjondoetan, Bulebarreko astigarretan eta San Juan auzoko ezki eta gainerako zuhaitzetan aplikatuko dira, beste batzuen artean. Plan hau garatuz joango da eta udalerriko beste zonalde batzuetan egingo dira tratamenduak datozen kanpainetan. Horrela, udalerriko espazio berdeetan etsai naturalak mantendu ahal izango dira.