Udalak antolatutako udalekuetan mila leioaztar baino gehiago izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 13a, 14:08

Leioako Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol sailek antolatuta, 3 eta 17 urte bitarteko 1.000 gazte baino gehiago batu dituzte aurten Udatxiki, Uda eta Udaleku irekiek. "Udal programa hauen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea", azaldu dute tokiko arduradunek. Alde batetik, Uda kanpaina 20 urte baino gehiago daramatza martxan. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartu zuten parte, txanda bitan banatuta, eta bertan egindako ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izan ziren. Bigarrenik, 3 eta 7urte bitarteko umeentzat Udatxiki programa izan da abian aurten ere. Beste udalekuen antzera honen helburua lanean diren gurasoei laguntzea da, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematea. Aurten 200 baino gehiago izan dira Udatxiki programan parte hartu dutenak, aurkeztutako eskaera guztiak onartu ziren kanpoan umerik ez geratzeko. Azkenik, hainbat gaztek hartu dute parte Aterpe Leioa Gazteguneko udaleku irekietan. Izan ere, 14 eta 17 urte bitarteko gazte leioaztarrek hainbat ekintza eta irteera desberdinetaz gozatzeko aukera izan dute. Argazkia: © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun