Facundo Ortiz de Zarate getxoztarra bisitatu dute udal ordezkariek 100 urte bete dituela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 13a, 16:36

Koldo Iturbe lehenengo alkateordeak eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak Facundo Ortiz de Zarate Alonso Getxoko auzokidea bisitatu dute gaur eguerdian, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuekin batera, 100 urte bete dituela eta. La Arboledan jaioa, Facundo Zornotzan eta Bilbon bizi izan zen, Getxora Miren Iriondo emaztearekin 1969an heldu zen arte. Urte horretan bere seme Unai jaio zen eta horrek mutil baten eta neska baten aitite bihurtu du. Meatze-fakultatiboa zuen lanbide eta erretiroa hartu arte tailer bat ere zuzendu zuen. Familiakoez inguratuta 100. urtebetetzea ilusio handiz eta osasuntsu ospatu du. Getxoko Udaleko ordezkariek Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat opatu dizkiote. Argazkia: © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun