15 urteko gazte batek aurpegian zenbait ebaki egin zituen atzo, Gorlizen, hondartzatik gertu dagoen zona harritsu batean erori eta gero, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz
Eitb.com webguneak jakitera eman duenez. Gertakaria 15:30 aldera jaso zen Punta del Castillon, Astondoko hondartzatik gertu dagoen zona arrokatsuan. Nerabea lagun batekin zegoen eta bekainean eta masailalboan ebakiak egin zituen. Gurutze Gorriko ontzi batek zauritua Astondoko hondartzara eraman zuen, eta bertatik anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen. Ebakiak ixteko puntuak eman zizkioten, iturri berak azaldu duenez. Argazkian, 2010eko ekainaren 7an, itsasontzi istripu baten simulazioa egin zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Plentziako kostaldeko uretan, larrialdietarako zerbitzuen koordinazioa eta erantzuna hobetze aldera / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.