2012an 216 lagun izan ziren
Leioako Udalaren Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Taldeko zerbitzuetan, hau da, 76 familia hartu zituen zerbitzu horrek. Martxan jarri zenetik 2009an gorakada nabarmena jaso du, urte horretan 50 pertsona ingurekin hasi baitzen. Udal zerbitzu hori prebentiboa eta doakoa da, familia eta adingabekoen sustapenerako jaio zen, aholkularitzako hezkuntza-neurriak eta laguntza integralarekin. Seme-alaben hezkuntzan arazoak dituzten familiei laguntzea da zerbitzu honen helburu nagusia, gurasoak ahokatzen eta nerabeekin lan egiten. Zerbitzua erabiltzen dutenen artean honakoak aurki ditzakegu: guraso gazteak, famili gaztazkak dituzten nerabeak, hezkuntza arloan laguntza behar duten gurasoak, eta abar. Zerbitzua erabili zutenen gehiengoa seme-alaba gaztetxoak dituztenak dira. Adin gutxikoak izaterakoan arazoak eta gatazkak hasiberriak dira eta emaitzak hobeagoak izaten dira. Hau horrela, 8 eta 12 urte bitarteko adingabekoen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta 0 eta 7 urte bitartekoen parte hartzeak etengabeko igoera du. Argazkia: © Leioako Udala.