Emakume bat atxilotu dute Urdulizen beste bati labankada ematea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 14a, 17:17

Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen herenegun Urdulizen, beste emakumezko bati arma zuriz erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz "Deia" egunkariak zabaldu duenez, 13:00ak aldera izan zen gertaera Elexalde kalean. Dirudienez, eztabaidan hasi ziren etxebizitza berean bizi diren bi emakumek, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Une jakin batean, bietako batek bestea kolpatu zuen buruan, eta ondoren bizkarrean eman zion labankada, iturri berberen arabera. Hori dela eta, ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak, lesio delitua egotzita. Biktima, berriz, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun