Larunbat eta igandean ospatuko dira Santimamiko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 14a, 18:58

Erandio eta Leioako Santimami auzoak goizeko 9:45ean ekin dio jaiak ospatzeari larunbat honetan, abuztuak 17, txupinaren eztanda entzutearekin batera. Ordu horretatik eta hurrengo gaua bukatu arte santimamiztarrek hainbat ekitaldi burutuko dute auzotar zein kanpotarrentzat. Larunbatean bertan, eguerdian nagusientzako luncha izan da eta arratsaldeko 6:30etik aurrera idi probak burutu dituzte. Iluntzean, ordea, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia trikitilariek joko dute. Igandean, berriz, Igel-toka, herri bazkaria, Patxin eta Potxin pailazoak eta umeentzako txokolate-jana izango dira, eguna eta jaiak bukatzeko, berriz, azken traka izango dela. Argazkian, Gora Herria taldea aurtengo Itzubaltzetako Inauterietan. Argazkian, Xabi Aburruzaga trikitilariak joko du larunbatean, Joseba Urrutiarekin batera / © Getxoko Kultur Etxea.

Egitaraua:

Abuztuak 17, larunbata, Santimami
09:45ean, jaien hasiera suziriaren jaurtiketaz.
10:00etan, kalejira.
11:30ean, meza.
12:00etan, lunch-omenaldia auzoko aitite eta amamentzat, Erandioko Udal Bandaren laguntzarekin.
12:30ean, umeentzako jolas eta tailerrak.
13:30ean, txinbera txapelketa.
18:30ean, idi-probak (Hiru buzterri): Jose Luis Zarraga (Arriaga), Jose Lopategi (Sondika) eta Joseba Bikarregi (Erandio).
18:30ean, umeentzako jolas eta tailerrak.
20:30 Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia trikitilariak.

Abuztuak 18, igandea, Santimamitxu, umeen eguna
10:00etan, kalejira.
11:30ean, Meza auzoko hildako guztien omenez. 12:30ean, umeentzako jolas, puzgarri eta tailerrak.
13:00etan, igel-toka txapelketa.
14:30ean, herri bazkaria (txartelak txosnan egongo dira salgai abuztuaren 17 eta 18an. Mugatuak dira).
17:30ean, Olgetan jolas. Familiarteko jolasak.
18:30ean, Patxin eta Potxin pailazoak.
20:00etan, umeentzako txokolatada.
22:00etan, azken traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun