Gaur goizean aurkitu du Ertzaintzaren helikopteroak bart Gorlizen desagertutako 35 urteko arrantzalea. Goizaldeko 3etan eman diote senideek desagerpenaren berri SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuari: aipatu laguna arratsaldean joan zen Billano lurmuturrera, gauerdian bueltatzeko asmoz. Hori ezagututa, bilaketa abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzako teknikari batek; Itsas Salbamendu eta Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideek parte hartu dutela. Goizaldean zehar helikoptero bat eta hainbat itsasontzi hurbildu dira lekura. Eguna argitu ostean, 08:20 inguruan, bilaketa lanak hasi dituen Ertzaintzaren helikopteroak aurkitu du desagertutako gizona, Dos Hermanas ezizenez ezaguna den zonaldean. Arrantzalea erreskatatu ostean, Gorlizko futbol zelaireraino eraman eta, bertatik, Gurutzetako ospitalera lekualdatu dute. Dirudienez, ustez erori egin da gizona aipatu zonalde malkartsuan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Kolpean eta nekatu zantzuak zituen. Argazkian, Ertzaintza gizon bat erreskatatzen itsasoan / © Segurtasun Saila.