Emakume bat zauritu da Plentzian izandako sute batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 15a, 17:33

Emakumezko bat zauritu da gaur goizean, Plentziako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz. Emakumeak kea arnastu du eta eskuak erre zaizkio, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez. Labasture kalean izan da ezbeharra, goizeko 11ak aldera, etxebizitzako sukaldean sutea piztu denean. Dagoeneko sutea itzalita dago. Emakumea zauritua suertatu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu eta eskuak erre ostean. Argazkian, hainbat suhiltzaile lanean artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun