Eskualdeko lau hondartzek bandera gorria daukate gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 19a, 17:32

Guztira zortzi dira gaur, abuztuak 19, astelehena, bandera gorria daukaten Bizkaiko hondartzak. Hondartzotan bainua debekatuta dago, baina beste zazpitan bainu arduratsuak onartzen dira. Bizkaiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak eta Gurutze Gorriak jakinarazi dutenaren arabera, Arena (Muskiz), Azkorri (Getxo), Barinatxe (Getxo eta Sopela), Arrietara-Atxabiribil (Sopela), Barrika, Bakio, Laga eta Laida (Ibarrangelu) dira bandera gorriz dauden hondartzak. Itsasgora arratsaldeko 16:19an izango da eta itsasbehera 22:29an. Batezbesteko uraren tenperatura 22 gradu ingurukoa da eta giro-tenperatura 20 gradukoa. Argazkian, Arrietara-Atxabiribil hondartza, artxiboko irudian / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun