Leioan uda igaro duten saharar umeak agurtzeko jaia ospatuko dute astearte honetan, abuztuak 20, Euskal Etxeen plazan, 18:00etan. Bertan hainbat ekintza dibertigarri eta jolasak izango dituzte bertaratutakoek, udal iturriek zehaztu dutenez. Mufida Bati-Daf, Yusef Selma Budda, Dauli Chaibani Ahmed, Mohamed Ahmed Bara, Mohamed Abd-Elbar Abd-Elbari eta Masbguha Mohamed Salek dira, 5 eta 12 urte bitarteko saharar umeak dira eta, Leioako familia batzuei esker, uda gure udalerrian igarotzeko aukera izan dute. Joan den ekainaren 26an heldu ziren Leioara eta abuztuaren 28an bueltatzen dira etxera. Egun hauetan hainbat ekintza egiteko aukera izan dute, lagun berriak egin dituzte eta, garrantzitsuena, garai honetan basamortuan bizi diren tenperatura altuetatik ihes egin dute. Horretaz gain, mediku azterketa orokorrak pasa izan dituzte. Argazkian, ume saharar bat surfean gurean / © Leioako Udala.