Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 26tik irailaren 6ra Leioan. Aurretiko izen-ematea Kultur Leioako bulegoetan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua) eta Pinuetako Udal Bulegoan (Lapurdi 3) egin beharko da. Tailerretako plaza kopurua mugatuta da; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen hurrenkerak ez du plazarik ziurtatzen. Ikastaroetako behin betiko matrikulazioa irailaren 16tik 20ra egin beharko da: matrikula egiteko betekizunei jarraitu, abonu-agiria eman eta abar. Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, musikoterapia, argazkigintza digitala, irudi digitalen prozesua. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak erantsitako
informazio-liburuxkan (pdf) kontsulta daitezke. Argazkian, hainbat lagun pintatzen / © Leioako Udala.