Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Algortako Salsidu Etorbidean, zabor-edukiontzi bati su ematea egotzita. Tokiko poliziek aipatu kaleko 21.ean dauden zabor edukiontzi batzuk behin eta berriz erretzen zituztela eta abiatutako jardueraren harira zaintza lanak egiten ari zirela,ustekabean harrapatu zuten aipatu gizonezkoa 20:20 aldera, soinean, arropa artean ezkutaturik zeramatzan egunkari-orri batzuekin bertan dauden edukiontzietako bati su ematen ari zela, udal iturriek adierazi dutenez. Diotenez, atxilotuak egotzitako gertaerak onartu ditu epailearen aurrera eraman dutenean. Aipatzekoa da auzo horretan 2001az geroztik ari direla edukiontziak erretzen. Ordutik Udaltzaingoak 23 gorabehera jaso dituela gai horren harira egindako beste horrenbeste jardueratan, Algortako Salsidu, Villamonte eta Kasune kaleetan; batez ere, Salsiduko 21.ean dauden bi edukiontzietan behin eta berriz gertatu baita.