Etsaiak etsai, sistema hau irauli nahi dugunok gure helburuak lortzen ez baditugu, lagun nahikok beharrezkoa den kemenarekin irrikatzen ez ditugulako baino ez dela pentsatu dut maiz harrezkero. Ama lurraren eta klase herritarron egoeraren okertzea ikusita, ordea, 1983koa baino elkartasun eta borroka erakustaldi are indartsuagoak egiteko gai garela sinetsi behar dugu. Bizitze ona helburu, gure esku dago kapitalismoak suntsipen eta miseria handiagorik ekarri baino lehen, behetik gora, eskala txikitik abiatuta, gure bizimodua aldatzea eta sistema itoko duten herri-uholdeak eratzea.
Koldo Larrea Antxia "Itxina" (Algorta)