Ikurriñari omenaldia eta kalejira berdea izango dira bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 21a, 17:05

Aurten ere independentziaren aldarrikapenak bere tokia izango du Bilboko Aste Nagusian. Independentistak Sareak abuztuaren 22a, osteguna, aukeratu du jaia eta aldarrikapena uztartuz independentziaren oihua kalera ateratzeko. Arratsaldeko 6:30ean omenaldia egingo zaio ikurriñari, Bilboko Konpartsek antolatuta, Arriagan. Independentistak Sareak bat egin du omenaldiarekin eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. "Ikurriña Euskal Herriaren naziotasunaren ikur nagusietako bat izanik, omenaldia gure herriaren askatasunaren aldeko grina erakusteko gune egokia dela ikusten dugu eta, horrexegatik, zapi berdeak eta bandera independentistak eramatea eskatzen diogu jendeari eta independentziaren oihuaren bitartez lau haizetara zabaltzea ikurriñaren benetako esanahia", azaldu dutenez. Omenaldia amaitu bezain laster, Independentistak Sarearen kalejira berdea hasiko da eta musika, dantza eta independentziaren aldeko aldarrikapena eramango du jaigunera. Areatzan eta Zazpi Kaleetan zehar egindo du bere ibilbidea kalejirak. Argazkian, 2012ko Aberri Eguna Iruñean / © Independentistak Sarea.

Saretik independentista guztiak ekimen horietan parte hartzera animatu dituzte "herriz-herri hedatzen ari garen olatu berdeak bere isla izan dezan Bilboko Aste Nagusian ere".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun