Hauxe izango da itsasaldiaren egutegi osoa:
Abuztuak 22 Santurtzi-Lekeitio
Abuztuak 23 Lekeitio
Abuztuak 24 Lekeitio-Getaria
Abuztuak 25 Getaria
Abuztuak 26 Getaria-Donostia
Abuztuak 27 Donostia
Abuztuak 28 Donostia- Donibane Lohizune
Abuztuak 29 Donibane Lohizune
Abuztuak 30 Donibane Lohizune - Hondarribia
Abuztuak 31 - Irailak 1 Hondarribia
Irailak 2 Hondarribia-Bermeo
Irailak 3 Bermeo
Irailak 4 Bermeo-Castro
Irailak 5 Castro
Irailak 6 Castro-Santurtzi
Saltilloren historia
Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.