Getxoztar bat hil da Derioko igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 21a, 18:42

Getxo udalerriko 36 urteko gizonezko bat hil zen atzo, asteartea, Derioko igerileku batetik konorterik gabe erreskatatu ostean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Gertaera 18:00ak aldera izan zen, eta Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu zen, baina ezin izan zuen ezer egin gaztea salbatzeko. Autopsiak esango du biktima itota hil den edota heriotza eragin dion beste minen bat izan duen. Argazkian, sorosleek lagun bat artatzen, larrialdi-simulazio batean / © Bizkaiko Foru Aldundia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun