We Are Standard eta Andoni Aresti Dantza Eskolak parte hartuko dute "Euskaldunak eta dantza" galan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 21a, 19:02

Lucía Lacarra protagonista izango du "Euskaldunak eta dantza" galaren bederatzigarren edizioak. Urriaren 18an egingo dute, Bilboko Euskalduna jauregian. Sarrerak salgai daude, 10 eta 55 euroko salneurrian. Gainera, We Are Standard talde getxotarrak bi kantu taularatuko ditu: "Something Bigger" (Beatriz Perezen eta Roberto Hernandezen koreografiarekin) eta "/.45 bring me back home" (Edu Muruamendiarazen koreografiarekin eta Aukeran Dantza Konpainiak dantzatua). Andoni Aresti Dantza Eskola leioaztarrak, bere aldetik, "Aldapeko sagarren" pieza taularatuko du, Kalakan taldearen musikarekin. Argazkian, We Are Standardeko kideak / © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun