Arratsaldean hasiko dira Leioako San Bartolome auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 22a, 19:19

Gaur, osteguna, 19:00etan, eta igandeko azken ordura arte, urtero bezala, Leioako Basaez auzoko jaiak izango dira. San Bartolome baseliza inguruan, adin eta gustu guztiei begira prestatutako aktibitateak egongo dira, auzokoek eta hara hurbiltzen diren guztiek goza ditzaten. Horrenbestez, gaur botako dute txupina 19:00etan eta, ordu bete beranduago, koadrilen jaitsiera izango da, Guretzat fanfarreak lagunduta. 20:30ean, mozorro txapelketa egingo dute eta, ordu erdi beranduago, sardinada herrikoia. Azkenik, Lisker musika taldeak alaituko du gaua. Argazkia: © Leioako Udala.

Egitaraua:

Abuztuak 22, osteguna

19:00 Txupina eta jaien hasiera.
20:00 Koadrilen jaitsiera Guretzat fanfarrearekin.
20:30 Jendarteko mozorro txapelketa.
21:00 Sardinada herrikoia.
23:30 Gau jaia Lisker taldearekin.

Abuztuak 23, ostirala

11:00 Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
11:00 Umeentzako margo txapelketa.
13:00 Margo txapelketaren sari banaketa.
13.30 IV. Igel-toka txapelketa.
18:00 Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
18:30 Idi probak.
20:00 IX. Tortilla txapelketaren izen-ematea.
21:30 Tortillen aurkezpena.
22:30 Tortilla txapelketaren sari banaketa.
23:30 Gau jaia Laiotz taldearekin.

Abuztuak 24, larunbata

Goizean zehar Euskal Jantzien VI. Txapelketa.
10:30 San Bartolomeko XIII Nekazal Azoka.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
12:00 I. Motorren kontzentrazioa J.F. Mendieta “Txirlo” omenaldia.
13:00 Gure nagusientzako luncha.
14:30 V. Herri bazkaria: bakoitzak ekarritako janaria.
17:00 VIII Mus txapelketa arina.
18:30 Asto probak.
20:00 Trikitilariak: Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia.
23:30 Gau jaia Egan taldearekin.

Abuztuak 25, igandea

11:00 XLVIII. Marmitakoko inskripzioen itxiera.
11:00 Puzgarriak eta umeentzako jolasak.
13:30 Lapikoen aurkezpena.
17:00 VIII Mus txapelketa arinaren finala.
18:00 Marmitako sari banaketa.
18:30 Asto probak.
20:00 Koadrilen sari banaketa.
20:30 Txokolatada herrikoia.
Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun