Saltillo EHUko eskola-ontziak ateak irekiko dizkie bisitariei Lekeition eta Getarian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 22a, 19:32

Saltillok, EHUko eskola-ontziak, gaur hasi du ohiko udako itsasaldia euskal kostaldetik eta datozen egunetan bere ateak irekiko ditu ontzia bisitatu ahal izateko. Hain zuzen ere, bihar, ostirala, Lekeition, eta igandean, hilak 25, Getarian, nahi duten guztiak igo ahal izango dira eskola-ontzira egun osoan zehar (13:00tik 15:00erako bitartean izan ezik). Ekimen honen helburuak, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta eskola-ontzi hau ezagutzera ematea dira, unibertsitateko iturriek azaldu dutenez. Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da. Argazkian, Saltillo belaontzia / © EHU.

Hauxe izango da itsasaldiaren egutegi osoa:

Abuztuak 22 Santurtzi-Lekeitio
Abuztuak 23 Lekeitio
Abuztuak 24 Lekeitio-Getaria
Abuztuak 25 Getaria
Abuztuak 26 Getaria-Donostia
Abuztuak 27 Donostia
Abuztuak 28 Donostia- Donibane Lohizune
Abuztuak 29 Donibane Lohizune
Abuztuak 30 Donibane Lohizune - Hondarribia
Abuztuak 31 - Irailak 1 Hondarribia
Irailak 2 Hondarribia-Bermeo
Irailak 3 Bermeo
Irailak 4 Bermeo-Castro
Irailak 5 Castro
Irailak 6 Castro-Santurtzi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun