Guztira sei dira gaur, abuztuak 22, osteguna, bandera gorria daukaten Bizkaiko hondartzak. Hondartzotan bainua debekatuta dago, baina beste zazpitan bainu arduratsuak onartzen dira. Bizkaiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak eta Gurutze Gorriak jakinarazi dutenaren arabera, Arena (Muskiz), Barinatxe (Getxo eta Sopela), Arrietara-Atxabiribil (Sopela), Barrika, Bakio eta Laida (Ibarrangelu) dira bandera gorriz dauden hondartzak. Horretaz gain, Azkorri (Getxo), Aritxatxu (Bermeo), Laidatxu (Mundaka), San Antonio (Sukarrieta), Laga (Ibarrangelu), Ogeia (Ispaster) eta Karraspion (Mendexa) bainua arretaz hartu daiteke, bandera horia baitago. Itsasbehera arratsaldeko 12:15ean izan da eta itsasgora 18:34an. Batezbesteko uraren tenperatura 22 gradu ingurukoa da. Argazkian, Arrietara-Atxabiribil hondartza, artxiboko irudian / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.