Gizon bat atxilotu dute Algortan indarra erabiliz auto batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 23a, 16:17

Getxoko udaltzainek gizonezko bat atxilo eraman zuten atzo, ostegunean, ustez Algortan zegoen auto baten barruan indarra erabiliz lapurtzeagatik. Ibilgailua Altube kalean zegoen aparkatuta, bertan ostu zutenean, udal iturriek zehaztu dutenez. Udaltzainek, lapurretaren egilearen ezaugarri fisikoen berri izanik, gerora atxilo eraman zuten laguna Bidezabalgo metro geltokiko nasa batean harrapatu zuten, ustekabean. Pertsona horrek, motxila batean omen zeraman autoan ostutakoa, eta horregatik atxilo eraman zuten ustez indarra erabiliz lapurtzea egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun