Ikurrinari omenaldia eta kalejira egin dituzte Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abu. 23a, 16:40

Aurten ere independentziaren aldarrikapenak bere tokia izan du Bilboko Aste Nagusian. Jendetza handia bildu zen Arriagan atzo, 18:30ean, Bilboko Konpartsek antolatutako ikurrinari omenaldian parte hartzeko. Independentistak Sareak bat egin zuen omenaldiarekin eta zapi berdeak eta bandera independentistak ugari izan ziren Arriaga inguruan. Omenaldia amaitu bezain laster, Independentistak Sarearen kalejira berdea hasi zen. Areatzan eta Zazpi Kaleetan zehar egin zuten ibilbidean jende asko izan zen eta, musika eta dantzarekin batera, independentziaren aldeko aldarrikapena eraman zuten jai gunera. "Zorionak Bilboko independentistei, eta parte hartu zuten herritar guztiei, ekimenak izan zuen arrakastagatik eta herriz-herri hedatzen ari garen olatu berdea nabarmen agertu zelako Bilboko Aste Nagusian ere", adierazi du Independentistak Sareak. Argazkian, Marijaia eta Jone Artola txupinera, Independentisten banderen alboan / © Independentistak Sarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun