Leioako San Bartolome auzoan ospatzen ari diren
jaien barruan, asto probak izango dira gaur eta bihar arratsaldean. Hain zuzen ere, ekitaldi horiek gaitzetsi ditu
Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak (ATEA), Udalari helarazitako gutun baten bidez, astoekiko "arrazoirik gabeko gehiegikeria" delako. Animalien eskubideen aldeko taldeak adierazi duenez, "pisu handiko harriak herrestan eramatea, lehiaketa moduan, ez dauka inolako zentzu naturalik". Halaber, "herritarrentzat ez da irudi oso atsegina", ATEAren iritziz, "jakin badakitelako dibertitzen inori nahi ez duena egitera behartu gabe". Hori dela eta, asto probak egiten ez ustea eskatu dio Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak Leioako Udalari, "aurrekoetan animalien babeserako eta arautegia betetzeko erakutsi duen konpromisoari jarraiki". Argazkia: cc-by
jmendikute .