Astelehen honetan, irailak 2, hasiko da Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiko 2013-2014ko ikasturterako izena emateko epea. Zabalik izango da irailaren 20ra arte. Horretaz gain, tokiko iturriek gogoratu dute matrikulazioaren ordainketa errazteko aukerak eskainiko zaizkiela aurtengo ikasleei, eta gainera udal tasen beherapena ere emango da. Eskainitako moduluak ohikoak izango dira: maila guztiak astean 8 edo 10 orduz, edo 25 orduko ikastaro trinkoak. Bestalde, 4. maila (Europa Marco Bateratuaren C2 maila), seme-alaben ordutegietara egokitzen diren ikastaro bereziak gurasoei zuzendutakoak, HABEren egiaztatze agiria lortzeko ikastaro laburrak, eta autoikaskuntza ikastaroak emango dituzte. Bestelakorik behar izan ezkero Mastitxu Udal Euskaltegia malgutasunez moldatzen saiatuko da ikaslearen beharretara. Argazkian, Leioako udal euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle artxiboko irudi batean / © Mastitxu udal euskaltegia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!